Topaketa feministak · argazkiak eta ondorioak

prentsa0.1.jpg

600 emakume* inguru batu ginen larunbatean Berriozarren, Emakume* Abertzaleon VII. Topaketa Feministen baitako egun osoko egitarauko jarduera desberdinetan.

Eguna, Boteretze Feministaren inguruko mahainguru potente batekin hasi genuen, Mendialdea eskolan. Ekimen hau formatu berezian antolatu genuen, asanblada itxura emanez eta entzule eta hizlariak nahastuz bai oholtzan baita beheko eserlekuetan ere, publikoa eta hizlarien arteko amildegia apurtzen saiatuz.

IMG_6881.jpg

Hitzartzeei zegokienez ere, ahalik eta ahots gehienei luzatu genien mikrofonoa botoretze feministaren inguruan ahal den hausnarketa kolektibo, osatu eta anitzena lortzeko nahian. Horretarako, beraz, gonbidatu genituen Marta Luxan, Amaia Zufia, Izaskun Garcia, Iratxe Retolaza, Sandra Barrenetxea, Ainhoa Narbaiza, Edur Epelde, Silvia Rugamas, Riosby Fernández, Arantza Santesteban, Josune Ortiz, Mauge Cañada eta Saioa Iraola. Azken honek, Bilgune Feministaren izenean egin zuen hitz eta aurretik hitz egindako kideek botatakoa borobilduz eta eurek aipatutakoa kontuan hartuz. Goiz osoan zehar izan genuen gurekin ere, Miren Aranguren, aurkezle eta moderatzaile lanetan.

IMG_6923.jpg

IMG_7058.jpg

Bertako elikagaitekin egindako bazkariaren ostean abiatu ginen, giro onean herriko txoko desberdinetara, bertan, tailer desberdinak egiteko aukera eduki genuelarik.

IMG_7179.jpg

IMG_7153.jpg

Boteretzea landu genuen oraingoan, hortaz, militantziatik, on-line, lelo berritzaileetatik, identitate desberdinetatik, sormenetik, saretik eta batez ere, gorputzetik.

IMG_7270.jpg

Kale okupazioa baliatu genuen musika jaialdi feministarantz ailegatzeko, Ilargi parkean. Bertan, Drumkoprters, Prosodia, Humus eta La Basu-ren emanaldiez gozatu eta ostean, Zulo Alai elkartera igo ginen DJ Ramses eta DJ Ira-ren musikaz gorputzak astintzera. Baina lehenango, eta indar bat bagarela argi gera zedin, ekitaldi emozionantea baliatu genuen, kolaborazio eta emanaldi desberdinak bildu zituenak: Musika, trapezioak eta telak, umorea, dantza kolektiboa, diskurtso feminista eta irri asko!

IMG_7327.jpg

IMG_7350.jpg

IMG_7412.jpg

Klikatu hemen eguneko argazkiak ikusteko (datozen egunotan igoko ditugu gehiago)

Eta hemen, Topaketetako ondorio nagusiak