Tailerrak · Talleres · Ateliers

Topaketen egunean, arratsaldez, Berriozarko Euskal Herria plazako eraikin desberdinetan egingo ditugun 10 tailerren inguruko informazioa doa jarraian. Izen-ematean, hauetako bat aukeratu beharko duzu. Kontuan izan, tailer batzuetan parte-hartzaile kopurua mugatua dela eta bete ahala, izen-emateko aukera zerrendatik kendu egingo ditugu.

Por la tarde, en los edificios de la plaza Euskal Herria tendremos 10 talleres. En las siguientes líneas, daremos más información sobre ellas. Tened en cuenta, que algunos talleres tienen un limite de participantes y según vayan llenando, los iremos eliminando de las opciones del formulario de inscripción.

TAILERRAK · TALLERES · ATELIERS:

1. Feministak on-line eragiten? /¿Feministas incidiendo on-line?: Parte-hartzaileak: Malen Aldalur (Klitto), Andrea Momoitio (Pikara), Irantzu Varela (El tornillo), Iruñe Astitz (Sareko aktibista eta ikerlaria). Moderatzailea: Nekane Zinkunegi.

Sareak boteretzeko tresna dira? Eta erabiltzen al ditugu feministok horretarako? Eragiten al dugu bertan? Zertarako baliatu ditzakegu? / ¿Las redes son una herramienta de empoderamiento? ¿ Y las feministas las usamos con ese fin? ¿Influimos en la red? ¿Para qué las podemos utilizar?

2. Baratze bat nahi dugu egin: Etxalde mugimendua. Etxaldeko Emakumeen ibilbide eta lanaren aurkezpena egingo dugu eta ondoren, metodologia parte-hartzaile eta sortzaileen bidez eztabaida emango dugu: Zergatik da beharrezkoa nekazal feminismoa? Zer ekarpen egiten die baserritar feminismoak feminismo urbanoei? Elikadura burujabetza feminismotik kanpora ulertu daiteke? Ekonomia feminista elikadura burujabetza gabe ulertu daiteke? Nola eraiki aliantzak?

3. Euritan eta Irrintziaren oihartzunak proiekzioa eta tertulia zuzendariekin: Arantza Santesteban, Irati Gorostidi eta Iratxe Fresneda / Proyección y tertulia de los filmes En la lluvia y Ecos de Irrintzi con sus directoras Arantza Santesteban, Irati Gorostidi eta Iratxe Fresneda: Irati Gorostidik eta Arantza Santestebanek egin duten “Euritan” film laburra (21`) eta Iratxe Fresnedaren “Irrintziaren oihartzunak” (54`) dokumentalak ikusi ahal izango dira. Bi filmeetan emakumezkoen ausentziak eta presentziak aztertzen dira; errelato ofizialetan lekurik eduki ez dutenen kronikak ageri dira bietan. Proiekzioaren ondoren egileekin komentatzeko aukera izango da.

4. Betiko leloaren, betiko leloa?: Izarne Zelaia eta Iratxe Esnaola. Nahikoa al dugu feministok darabilzkigun lelo eta lemekin? Euskaratik eta hitzaren jolasetik Euskal Herriko feministontzat leloak eta lemak taldean sortu eta partekatuko ditugu.

5. Identitateen saltsan, Drag King tailerra: Medeak talde transfeministak Drag King tailerra egingo du. Bertan, feminitate eta maskulinitateak nola gorpuzten ditugun edota expropiatzen zaizkigun hausnatu eta ikusiko dugu. Tailerrak alde teorikoa du batetik eta ondoren praktikoa. Bigarren zatira animatuko bazina, ez ahaztu pertsonaje maskulinoa osatzeko arropak ekartzea! Gainontzekoa gure esku!

6. Gorputzak badaki, osasunaren autogestioa: Bilgune Feministako osatze lan-taldeak. Ikuspegi kapitalista patriarkarrak gure ardura eta aukeretatik kanpo dagoen dimentsioa kontsideratzen du osasuna. Honen aurrean galdera anitzak proposatu nahi ditugu: zer daki gure gorputzak? Nola egin gure gorputz sentsazioei gure ahalmenetatik aurre? “Gure gorputzak badaki” premisatik abiatu eta gure baitan sintoma anitzak transformatzeko eta osatzeko dugun gaitasunaz hitz egin nahi dugu tailer honetan. Kolektiboek (elkargune feministek) zauri eta egonezin ugari jaso, landu eta goxatzeko duten ahalmenaz ere arituko gara. Horretarako solasaldia eta bizipen-ariketak tartekatuko dituen tailerra prestatu dugu.

7. Iruditegi feminista: sormen tailerra: Nagore Txintxurreta, Ainhoa Olaso eta Amaia Alberdirekin. Iruditegi feministaren errepaso eta gogoeta eginez abiatuko dugu tailerra. Ondoren, teknika ezberdinen bidez ideia-irudi zaparrada egingo dugu iruditegi feminista berria sortu asmoz. Bukatzeko, irudi horietako batzuk stencil bihurtuko ditugu.

8. Autodefentsa Feminista, tailer fisikoa: Emagin elkarteak. Atal fisikoari dagokionez indar palanka ezberdinen aplikazioa, ahul gunen identifikazioa eta lotura ezberdinei aurre egiteko zutitako zein lurreko egoera ezberdinak landuko ditugu, horietan kontuan izan beharreko kontzeptuak azaltzen.

9. Gorputzak astindu: mugimendu tailerra: Ana Revuelta. Tailer praktiko honetan dinamika eta jolasen bidez, eta praktika performatiboak ezagutuz, gure gorputzen eraikuntza moduak aztertuko ditugu eta aukera berriak gorpuztu.

10. Prekarietatearen aurrean, saretuta mahai-ingurua / Mesa redonda: Enredadas en frente de la precariedad: Moderatzailea: Marina Sagastizabal. Parte-hartzaileak: Liz Quintana (Brujas y Diversas), Jone Etxeberria (Bilgune Feminista) eta Ainhoa Martin (Iruñerriko Langileon Autodefentsa Sarea/ Red de Autodefensa Laboral de Iruñerria).

Aurreko martxoaren 25ean Ekonomia Feministaren Foroa burutu genuen Azpeitian. Bertan herri ereduari lotutako eztabaida eman genuen bizitza erdigunera ekartzea hemen eta orain zer den kolektiboki eta feminismotik eraikitzeko. Baina herri feminista bat eraikitzen dugun bitartean, kapitalismoaren erasoek ez dute etenik, eta horiei aurre egiteko tresnak, aliantzak eta batera jotzeak behar ditugu.

Mahainguru honetan, emakumeon prekarietatearen ikuspegi zabal eta osatua ekaini nahi dugu. Horrekin batera, emakumeon lan eta bizi baldintzak borrokatzeko ditugun tresnak eta hauen arteko elkarlanerako une, gune eta gakoetan sakondu nahi dugu: autodefentsa eta babes sareak, etxeko langileen elkarte eta kooperatibak, prekarietate altuko emakumeak ahalduntzeko proiektuak, sindikatuak…

El pasado 25 de marzo organizamos un foro de economía feminista en Azpeitia con el objetivo de dar un debate en torno al modelo de pueblo que queremos, y para definir colectivamente y desde el feminismo qué significa poner la vida ene l centro aquí y ahora. Mientras construimos esa Euskal Herria feminista, sin embargo, los ataques del capitalismo no cesan y necesitamos herramientas, alianzar y frentes comunes para hacerle frente.

En esta sesión queremos ofrecer una visión amplia de la precariedad de las mujeres y conocer las resistencias que estamos tejiendo ante ella y las posibles alianzas entre ellas: redes de autodefensa y apoyo, asociaciones y cooperativas de trabajadoras de hogar, proyectos para empoderar a mujeres precarias, sindicatos…

Advertisements