Martxaren kronika

Texto en castellano, más abajo

ARGAZKIAK IKUSTEKO 

Iratzargailua isilarazi, dutxa beroa hartu, ondo gosaldu eta arropa lodia jantzi. Horrela hasi dugu ia 300 emakumek gaurko eguna. Irribarrea ahoan, ogitartekoa motxilan eta horrelako gauzek eragin ohi duten irrika eta urduritasun goxo horrekin.

Hiru orduren bueltan heldu gara Valladolidera feministaz beteriko bost autobusetan. Aizan-ek 1984ko martxoaren 14an Carabancheleko espetxe atarian emakume presoekin elkartasuna adierazteko elkarretaratze jendetsua egin zuen, eta urte batzuk beranduago hemen gaude gu ere.

Honezkero gure lagun bihurtu diren autobus gidariei “gero arte” xamurraz agurtu eta kamiseta magentak jaso ondoren, ekitaldiaz gozatzera hurbildu gara, pankarta, argazki eta abarrekin, polizia etorriko ote denaren zalantzan.

Txalapartaren soinuak eman dio hasiera ekitaldiari. “Entzungo al da hau barrutik?” galderak blaitu ditu geure buru eta begiak. Nahikari, zu hortxe zaude eta ezin zaitugu ikusi. Baina, entzungo ez bazenu ere, hemen zaude gurekin eta beste preso guztiak bezala, historikoa den egun handi honen parte zara.

300 pertsona eta 1000 arrazoi batu gara hemen baina milara arte zenbatzen hastea luzeegia izango litzatekeenez, Bilgune Feministako Idoia Arraiza kideak botatakoak helaraziko dizkizuegu:

1- Gure sorreratik lan ildo nagusietako bat izan da gatazka politiko armatuaren konponbidean emakumeen parte hartzea sustatzeko espazioak eta moduak proposatu eta exijitzea, eta ikuspegi feminista batetik eragitea.

2- Euskal Herrian normalizazio prozesua bizi dugula dioskute. Baina emakumeok eta gorputz ez normatibook ez gara “bakean” bizi, emakumeon kontrako indarkeria matxista normaltzat duen bake egoera neutralizatu honetan: zeinetan, emakumeon aurkako gutxiespenak, irainak, gustukoak ez diren txisteak, kolpeak, erailketak, prekarietate eta muturreko pobrezia egoerak, etab eguneroko errealitate diren gurean.

3- Emakume presoek bizi dituzten zapalkuntza anitzak salatzeko eta espetxeen izaera patriarkala jo puntuan jartzeko behar larria dago. Espetxeak jendartearen ispilu dira baina zapalkuntzak are larriagoak dira espetxean.

Horrez gain, “dispertsio politika salatzen dugu eta euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea exijitu” du Marina Sagastizabal preso ohi eta Bilguneko kideak eta Bilgune Feministaren izenean, Sara eta Izar, Arantza Zulueta eta Nekane Txapartegirekin elkartasuna adierazi du ondoren.

Ekhi Eizagirren txanda heldu da ondoren, bahituta duten bilgunekideak ere, eduki du beraz, lekua ekitaldian. Berak hitzak eta guk musika jarri ditugu.

Ostean etorri dira, emozioari eutsi ezin diogula gaudenean, hain justu, Leire Urrutia eta Olatz Carro, hor ondoko kartzelan preso egondakoak. “Dispertsioa, bakartzea, espetxean emakume izanagatik jasaten dugun zigor bikoitza. Horiek denak salatzera etorri gara gaurkoan” adierazi digu. Bertan izan zenean bere bizitza nolakoa zen irudikatu ahal izan dugu, bihotza uzkurtuta, bere hitzak entzutean: “pertsona biziez betetako hilerri horren barruan, 9×19 pausu dituen modulu-zulo batean dago Nahikari, beste berrogei emakumerekin batera pilatuta, ibiltzeko tokirik gabe, eguzki argirik gabe kasik…”

Horrez gain, ondokoa bota digu, Leirek, Angela Davis, gogora ekarrita: “jendarte justu, demokratiko eta feminista batean sinesten dugun guztiok, zigor sistemaren eskema gainditu eta ortzi-muga berrien bila” jo behar dugula.

Valladolideko mugimendu feministako kide den Marta Ramos eta Mariak hitz egin du ondoren. “Zuen borroka, gure borroka da. Emakume eta preso politikoa, denok gara bat” mezuak ere ezin laburbil dezake 300 kilometroetako distantziatik datorren elkartasuna.

Gosea eta emozioaren arteko nahasketak eraginda, tripako harra mugitzen hasi zaigunean hartu dute hitza Aiala Zaldibar eta Olatz Dañobeitia preso ohiek, kalera-kalera ekimenaren baitan hasitako aldarrikapena berresteko: “Bigarren lerroko subjektu izatetik, lehen planora pasako gara emakume preso borrokolariak”

Eta, globoak, airera! Gorantz bidali ditugu emakumezko euskal preso politikoen argazkiak, hegan, gure elkartasunak apur bat libreago egingo dituelakoan.

Txaloak eta… pun pun pun! Batukadaren hotsarekin ari gara dispertsioa leherrarazten eta elkartasun traka honekin. eta maitasun guztiarekin ekarriko ditugu iheslari guztiak etxera, presoak kalera eta horrela apurtuko ditugu espetxe guztiak ere, existitu daitekeen elkartasun eztandarik handienarekin.

Nabaria izan da bidean zehar jasan behar izan dugun presentzia poliziala eta ekimenarekin aurrera egin ahal izan badugu ere, ondoren, jazarriak eta identifikatuak izan dira, batez ere, Valladolideko kideak. Horrela saiatu dira gazitzen gure goxotasuna. Baina, erasoak eraso, elkartasunak ez du etenik…

dsc_2213


denak

FOTOGRAFÍAS DE LA MARCHA

Hacer callar el despertador, tomar una ducha bien caliente, desayunar fuerte y vestirse con ropa de abrigo. Es así como damos comienzo al día de hoy casi 300 mujeres. Con una sonrisa en la boca, el bocadillo en la mochila y ese nerviosismo, casi agradable, que producen este tipo de cosas.

Llegamos, pues, tras cerca de tres horas en autobús, a Valladolid, en cinco autobuses llenos de feministas. Recordamos que Aizan realizó una marcha similar a Carabanchel, para solidarizarse con las mujeres presas y aquí estamos nosotras también, unos años después.

Saludamos con ternura a las conductoras de los autobuses, las cuales casi podemos considerar amigas y nos vestimos con las camisetas magentas, símbolo de la marcha, antes de comenzar a desplegar pancartas, fotografías y demás, con la duda aún, de si vendrá la policía.

Ha sido la txalaparta la que ha dado comienzo al acto. “¿Se escuchará desde dentro?” nos preguntamos todas, mientras se nos mojan los ojos al pensarlo. Tú, estás ahí mismo, Nahikari, y sabemos que incluso si no nos escucharas, estarías aquí con nosotras aunque no te veamos; formando así, parte de este gran día histórico.

Nos hemos juntado, así, 300 mujeres y 1000 razones por las que venir; pero como sería muy largo contar hasta mil, las resumiremos en lo que Idoia Arraiza, miembro de Bilgune Feminista, ha expresado:

1- Desde nuestro nacimiento, uno de los temas importantes para nosotras ha sido potenciar la participación de las mujeres en la resolución del conflicto político-armado, exigiendo espacios y proponiendo maneras de hacer, desde una perspectiva feminista.

2- Nos dicen que en Euskal Herria vivimos un proceso de normalización. Pero las mujeres y cuerpos no normativos no vivimos “en paz” en esta sociedad en la que la violencia machista contra las mujeres es “normal”, en la que los insultos, chistes de mal gusto, golpes, asesinatos, precariedad laboral y situaciones de pobreza extrema contra las mujeres son el pan de cada día.

3- Existe una urgencia real de poner sobre la mesa la situación de múltiple opresión que sufren las mujeres en la cárcel y de denunciar su esencia patriarcal. Las prisiones son los espejos de la sociedad pero las opresiones que se dan en ellas son mas graves aún.

Además de eso, la también miembro de Bilgune Feminista y expresa, Marina Sagastizabal, ha denunciado, en nombre de dicho colectivo, la especial situación de Sara e Izar, Arantza Zulueta y Nekane Txapartegi y la de todas las personas deportadas y refugiadas y presos y presas vascas, en general.

Ha llegado el turno de Ekhi Eizagirre, también miembro de Bilgune, secuestrada en la cárcel. Ella ha puesto las palabras, nosotras la música.

Inmediatamente después, justo cuando casi no podíamos contener la emoción, han tomado el micrófono Leire Urrutia y Olatz Carro, ex-presas de la prisión de ahí al lado: “La dispersión, el aislamiento, es el doble castigo que sufrimos por ser mujeres en la cárcel y hemos venido, hoy, a denunciarlo”. Es así como hemos podido comenzar a imaginarnos cómo debe de ser la vida ahí dentro, con el corazón en un puño, mientras narraba: “Nahikari está en un módulo-agujero que tan solo consta de 9×19 pasos, dentro de ese cementerio lleno de personas vivas. Vive apilada con otras cuarenta mujeres, sin casi sitio para caminar y sin casi un solo rayo de luz natural…”

Además de eso, “todas las personas que creemos en una sociedad, justa, democrática y feminista deberíamos de superar el esquema de el sistema punitivo y caminar hacia nuevos horizontes” a añadido Leire basándose en palabras de Angela Davis.

Más tarde a tomado la voz la integrante del movimiento feminista de Valladolid, Marta Ramos y María. Su mensaje jamás podría resumir la solidaridad recibida desde una distancia de 300 kilómetros: “Vuestra lucha, es nuestra lucha. Mujer y presa, todas somos una”

En medio de una mezcla entre el hambre y la emoción en nuestra tripa, han intervenido las ex-presas, Aiala Zaldibar y Olatz Dañobeitia, reafirmándose en las reivindicaciones hechas dentro de la dinámica Kalera-kalera: “Las luchadoras presas pasaremos de ser sujetos de segunda fila a estar en primer plano”

¡Globos arriba! Los hemos enviado todos, con las fotografías de todas las presas políticas vascas hacia el cielo, sintiendo que tal vez esto las haga más libres.

Aplausos y ¡pum, pum, pum! Estamos explotando la dispersión con la batukada y con esta traca de solidaridad. Con todo este amor, traeremos también a las personas refugiadas o deportadas, sacaremos a las y los presos a la calle y romperemos todas las cárceles, creando así, la explosión de solidaridad mas grande que se pueda imaginar.

A pesar de haber podido realizar el acto sin mayor problema, hemos de destacar que la presencia policial ha sido notoria y se ha agudizado al concluir el acto. Nos han seguido, nos han controlado y han retenido el coche en el que iban las compañeras de Valladolid. Han intentado así amargar el buen sabor de boca que traíamos, pero, la solidaridad mostrada hoy, es imparable.

Advertisements