Ekhi Eizagirreren irudi eta leloa

Ekhi Eizagirre Zubiaurre Fresneseko espetxean bahituta duten Zarauzko Bilgune Feministako kidea da eta gainontzeko taldekideekin batera antolatutako lanketa baterako egin ditu aipatutako eskultura eta olerki haue:

ekhi-eizagirre-eskultura

 

 

Gorputz lodi eta eskuzabal batean bildu nahi izan ditut,

eguneroko zapalkuntzei aurre egiten dieten

hamaika aurpegi

baserritarrak

gazteak

 

 

etorkinakezgaituakzaharrak

langileak

queer-identitate anitzak,
soin ez’’perfe
ktuak’’.

ezkutuan daudenak, gaudenak.
Buru-beroki azpian daude,

gure herriko zein atzerriko

borrokalari feminista denak

afroamerikar zein indigenak

kaleak morez astintzen dituztenak

iluntzeko manifetan

autodefentsa feminista aldarrikatu dutenak

emakume jaioagatik erail dituztenak

borroka armatura lotu ginenak

preso gaudenak

preso gaudenon amak, alabak, lagunak, maitaleak, denak.

ZAINTZA borroka tresna garaiezin bilakatu eta

gure herria bizirik eta zutik mantendu dutenak

Hankarteko iruki beltzak

bollera izaera du aldarri,

eta erpinetik bera doan hari gorriak

hileroko odol gorriari egiten dio gorazarre.

Maiz esaten da, espetxean,

‘’emakume’’ izendatu gaituztenok

bi aldiz gauzkatela preso

Bi aldiz epaitzen gaituztela

eta hamaika eratara zapaldu.

Egia da.

Baina gu, zapaltzen gaituzten bakoitzean

berriz altxatzen gara,

elkar eusten dugu

elkar zaintzen eta maitatzen.

Eta horregatik irauten dugu

tinko eta zutik

eskulturako ukabila bezala.

espetxe-martxa

ASKE

Setiatutako guda zelaiak

armazoizko gorputzak gara

tatuaje bat zuen kopetean

kulero bat zuen aurpegian

begirada apurtezin bat gara

biluzik soz kausalitate gordinari

Azpiratu ezinezko errebeldeak

esaldi ezabaezin bat gara

hitz trabatu bat zuen eztarrian

euskaldun eta preso

mila bizipen zein aurpegi gara

barruazalak josiz iraultzari

zauri bakoitza

miazten dugu

libre ezin

aske gara.