EMAKUMEEN ESPETXE MARTXA FEMINISTA

LIBRE EZIN ASKE GARA. INDAR BAT DABIL HOR

Otsailaren 11n, Valladolidera

espetxe-martxa

*Texte en français ci-dessous

Euskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte betetzen ditu 2017an. Urteurrena ospatzearekin batera, Euskal Herriaren burujabetza feministarantz eramango gaituen bidean sakontzeko eta aurrerapausoak emateko aprobetxatuko dugu urtea. EHBFko proiektu politikoan ditugun ildo eta erronka ezberdinei helduko diegu egingo ditugun ekimen anitzekin.

Ildo horietako bat da gatazka politiko armatuaren konponbidean – hau da, memoria, justizia, erreparazioa- feminismotik eragitea. Azkenaldian, diskurtsiboki zein ideologikoki irakurketa feministak osatzen eta zabaltzen gabiltza: zer da bakea, gatazken arteko hierarkizazioak, orain arte egindako kontakizuna eta protagonisten inguruko hausnarketak, emakumeen parte hartzea… Oraingoan, emakumeak eta kartzelaren gaian sakondu nahi izan dugu eta aspalditik egiteko gogoa geneukan espetxe martxa feminista bat antolatu dugu.

Otsailaren 11an izango da hitzordua. Urteurrenaren lehenengo ekimena izango da eta Valladolideko espetxera egingo dugu martxa. Arrazoi ezberdinegatik erabaki dugu bertara joatea: alde batetik, bertan emakume preso politiko bakarra dagoelako (Naikari Otaegi, donostiarra). Guztira 12 dira espetxe ezberdinetan bakartuta dauzkaten emakume preso politikoak. Bestetik, espetxe horretako baldintzak, espazioaren antolaketari dagokionez, emakumeentzako bereziki kaxkarrak direlako. “Zulo” deitzen duten modulu txiki batean daude guztiak pilatuta eta patiora apenas sartzen da eguzkia. Azkenik, Euskal Herritik hurbil egotea ere garrantzitsua zen guretzat. Azken finean, ekimen jendetsu eta parte hartzailea izatea nahi dugu, eta horregatik, egun berean joan eta itzultzeko martxa izango da.

Ekintzaren helburuak hauek lirateke: emakume presoek bizi dituzten zapalkuntza anitzak salatzea eta espetxeen izaera patriarkala jopuntuan jartzea; espetxeratzeak suposatzen dituen zaintza lanak, nagusiki emakumeon bizkar gainean egon direnak eta daudenak aitortzea; zigor-sistemaren inguruko gogoeta feminista bat bultzatzea; eta oro har, dispertsio politika salatzea eta euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea exijitzea. Horretaz gain, bereziki emakume preso politiko guztiei gure elkartasuna eta babes osoa adierazi nahi diegu eta gure arteko sareak indartu nahi ditugu.

Izan ere, Valladolideko espetxean emakume preso politiko bakarra egon arren, emakume preso politiko guztiak eta beraien senideak barnebiltzen dituen dinamika jarri dugu martxan. Etxeraten bitartez, ekimenerako sortu ditugun kamiseta batzuk helarazi zaizkie egunean bertan beraiek barruan eta euren senideek ere bisitetan jantzita eramateko, eta guk kanpoan, martxan,soinean eramango ditugu. Horrez gain, eskutitz bat bidali zaie beste bi proposamenekin. Alde batetik, elkarrekin kanta dezagun eguerdiko 14.15ean Izar Mendigurenek egin duen bertsoa. Eta bestetik, emakume preso bakoitza bere bizipenetan oinarritutako eskutitz bat idaztera gonbidatu dugu, zehazki bi galdera hauen bueltan: 1) Emakume bezala ze suposatzen du preso egoteak? 2) Nola egiten diozu aurre errealitate honi emakume bezala? Zerk ahalduntzen zaitu? 3) Beste zer edo zer gehitu nahi duzu?

Ekimen honekin hauxe azalarazi nahi izan dugu: generoak gorputz guztiak eta espetxeak ere zeharkatzen dituela, eta bereziki, emakume izateagatik pairatzen den zapalkuntza espezifikoa. Identitate kolektibo hori indartu nahi dugulako martxa bera emakumeen parte hartzera mugatu dugu. Barruko emakumeen subjektu izaera indartu eta kanpokoekin elkartasuna eta aliantzak indartzeko helburua ere bai baitu. Horrek ez du esan nahi, ekimen honekin euskal preso guztien etxeratzea aldarrikatuko ez dugunik. Baina gatazka politiko armatua eta horren konponbidea oso gai maskulinoak izan dira, emakumeen parte hartzea eta inplikazioa ikusaraziko duen ekimena izatea nahi dugu.

Espetxe martxan izena emateko, jo hona.

Amaitzeko, ekimen honen irudi eta leloaren sorkuntzarako Ekhi Eizagirrek egindako olerki eta eskultura bat erabili ditugula azpimarratu nahiko genuke. Eta Ekhik berak sortutako olerki hauetan ikusi dezakezu duen zentzu eta indar guztia. 

espetxe-martxa-ikurra.jpg

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Marche féministe à la prison des femmes.  Le 11 février.

Euskal Herriko Bilgune Feminista fête ses 15 ans en 2017. En plus de fêter cet anniversaire, nous allons profiter de l’année pour approfondir et avancer sur le chemin de la souveraineté féministe du Pays Basque. Par le biais d’une multitude d’initiatives, nous allons saisir les différents défis et axes de travail qui se trouvent au sein du projet politique d’EHBF.

Un de ces axes de travail est d’agir pour la résolution du conflit politique armé (mémoire, justice et réparation) par le féminisme. Cette fois-ci, nous voulons particulièrement approfondir la thématique des femmes et la prison, et c’est dans ce sens que nous avons organisé une marche féministe à la prison des femmes, en ayant comme slogan “ne pouvant pas être en liberté, nous sommes libres. Une force est en marche ici”. Nous encourageons toutes les femmes du Pays Basque à s’inscrire pour les bus qui iront à la prison de Valladolid le 11 février.

Même si juste une seule prisonnière politique se trouve dans cette prison, nous avons enclenché une dynamique qui prend en compte toutes les prisonnières politiques. Voici les objectifs de cette initiative: dénoncer la multitude des oppressions que vivent les femmes prisonnières et mettre en lumière le caractère patriarcal des prisons – nous avons d’ailleurs cette semaine, avec les faits de Valence eu un grave exemple – ; faire reconnaître que les femmes assurent majoritairement la sollicitude qu’engendre l’emprisonnement ; promouvoir une réflexion féministe sur le système punitif ; et globalement, dénoncer la politique de dispersion et exiger le retour à la maison de tou-te-s les prisonnier-e-s, réfugié-e-s et déporté-e-s basques. Enfin, montrer notre solidarité et notre soutien à toutes les prisonnières politiques et renforcer le réseau qui se tisse entre nous.