Egonaldi feminista: Norberaren eta elkarren zaintza militantziaren erdigunean

Borroka_Biziz_egonaldia_logo

Urriak 12tik 15arte. Eginoko aterpetxean (Araba)

(Texto en castellano, más abajo)

Osatze feminista gure baitan bizitzea eta lantzea da egonaldi honen asmoa. Gogo eta gorputzen zaintza eta atsedena lau egunetan zehar esperimentatzea. Atseden eman nahi diogu gure buruko pentsamendu errepikakorrei, mugikorrari, sare sozialei, digestio pisutsuei, hiriko zaratei, inplikazio familiarrei, besteak zaintzeko lanei…

Gogo-gorputzak ZAINTZEA eta honetarako estrategiak ikastea, konpartitzea eta pixkanaka gure gorputzen memorian dauden zauriak osatzean jarriko dugu arreta. Loaren bidez, elikadura osasuntsuaren bidez, lagun giro ederraz eta batez ere, naturak eskaintzen dizkigun osatzerako aukerak aprobetxatuko ditugu.

Tailer proposamen ugari ere izango dira: sukaldaritza tailerra, sendabelarren tailerra, mendi irteera, gorputz-mugimendu tailerra, masaje gaubela edota, besteak beste, osatze energetikoen tailerrak gidatuko dituzte T’zak’at – Red de Sanadoras Ancentrales del Feminismo Comunitario-ko (Iximulew-Guatemala) eta Nayarit mujeres y juventudes-eko (El Salvador) kideek. Beraien ezagutzak gurekin konpartituko dituzte eta gureak haiekin, elkartrukea, ezagutzak partekatzea ere egonaldiaren ardatzetako bat izango da. Partaideok ditugun ezagutzak konpartitu eta aurkezteko tarteak ere sortzea espero dugu. Gainera, bazkari eta afari osasuntsuak prestatuko ditugu, goizero gorputza aktibatzeko, askatzeko, luzatzeko espazioak izango ditugu.

Ekintza-tailer proposamenak hautazkoak izango dira; nahi duenak, nahi duen neurrian egitekoak. Norberak bere erritmo propioa errespetatzea eta norberaren behar eta sentipenetan arreta jartzen saiatuko gara.Gorputzak eskatzen digun horixe egitea. Lo, jan, irakurri, lasai egon, mendian ibili…

Oharrak:

Egonaldia, urriaren 12an hasiko da Eginoko aterpetxean, arratsaldeko 16.30etan. Oso herri txikia da, berehala topatuko duzu aterpetxea.

Urriaren 15ean amaituko da egonaldia arratsaldeko 16.30etan.

Egun guztietara etortzeko aukera dutenak lehenetsiko ditugu.

Eraman beharrekoak: lo zakua, izara (nahi izanez gero), mendi buelta baterako oinetako egokiak, euritarako xira, esterilla, mantatxoa (tailerretarako), natur elementu bat (lore, landare, harri, fruitu, mineral…)

Prezioa: 85 euro prezio arrunta. Bidelagun feministentzat 80 euro. Langabetu eta ikasleentzat 50 euro.

Ordaintzeko aukerarik ez baduzu, idatzi iezaiguzu. Aukera izango da sukaldean eta xuxurlatzen kolaboratzeko egonaldian doan parte hartzearen truke.

Izen-ematea itxita dago jada. Itxaron zerrendan apuntatu nahi baduzu, idatzi helbide honetara: info@bilgunefeminista.eus


El cuidado de cada una y de todas en el centro de la militancia” retiro feminista.

Del 12 de octubre al 15. En el albergue de Egino (Alava).

El objetivo de este retiro es que vivamos y trabajemos la sanación feminista en nosotras mismas. El cuidado y el descanso de la mente-cuerpo durante 4 días. Queremos dar descanso a los pensamientos repetitivos de nuestra mente, al móvil, a las redes sociales, a las digestiones pesadas, al ruido de las ciudades, a los trabajos de cuidar a l@s otr@s...

Cuidar a nuestros mente-cuerpos y para ello, aprenderemos, desarrollaremos y compartiremos estrategias para sanar las heridas existentes en la memoria de nuestros cuerpos. Mediante el sueño, la alimentación saludable, la soberanía alimentaria, la naturaleza, la amistad…

Realizaremos diferentes talleres: taller de cocina, taller de sabiduría ancestral y plantas medicinales, salida a la montaña, taller de movimiento corporal, taller de masaje, entre otras, o taller sobre la sanación energética guiada por las compañeras de T’zak’at – Red de Sanadoras Ancestrales del Feminismo Comunitario-ko (Iximulew-Guatemala) y Nayarit mujeres y juventudes (El Salvador). Compartirán sus saberes con nosotras y nosotras con ellas, el compartir saberes sera otro de los ejes fundamentales del retiro.

Las actividades-talleres seras opcionales; cada cual decide participar o no. Intentaremos que cada cual respete sus propios ritmos y que ponga atención en lo que sienta y necesite. Hacer eso que te pide el cuerpo. Dormir, comer, leer, ir al monte, estar tranquila…

Notas:

El retiro empezará el 12 de octubre a las 16.30 de la tarde en el albergue de Egino. Es un pueblo pequeñito, encontrareis enseguida el albergue.

El retiro finalizará el 15 de octubre a las 16.30 de la tarde.

Priorizaremos a las compañeras inscritas para todos los días.

Cosas que hay que llevar: saco de dormir, sabanas (si quieres), botas para ir al monte, chubasquero para la lluvia, esterilla, mantita (para los talleres), algún elemento natural (una flor, piedra, agusa, mineral, fruta…)

Precio: el precio normal 85 euro. Para Bidelagun Feministak: 80 euros. Y para desempleadas y estudiantes: 50. Aunque como siempre, si tenéis dificultades para pagar, escríbenos. Las que no podéis pagar tendréis oportunidad de participar ,pero a cambio tendréis que hacer turnos en la cocina y de traductoras.

Se ha cerrado la inscripción pero si queréis apuntaros en la lista de espera, escribir a esta dirección: info@bilgunefeminista.eus

Advertisements