Bizitza erdigunera Azpeitian

foroa2

(Abajo, en castellano)

Bizitza erdigunera ekartzeko bildu gara gaur Azpeitian. Bilgune Feministaren 15. urteurrenaren harira antolatu ditugun ekimenen baitan ezin baikenuen eztabaida hau kanpoan utzi: ekonomia feminista foroa. Gure herrian bizitza ona kolektiboki ezaugarritzeko urratsak eman eta burujabetza feministaren norabidean, bizi ditugun gurutzada neoliberalen aurrean feminismotik irekitzen diren erresistentzia eta alternatibentzako gakoak aztertu ditugu gaur.

200 lagunetik gora batu gara goizeko hamarretatik hasi eta iluntzera arte kasik, San Agustin Kulturgunean, Emakumeen Txokoan eta Gazte Lekuan.

Eguna kapitala eta bizitzaren arteko talka gure gorputzetan kartografiatzeko gogoeta kolektibo batekin hasi dugu. Hamaiketako arina hartu dugu eta ondoren bestelako harreman ekonomiko, politiko eta sozial ereduak eraikitzeko bideak arakatu ditugu. Horretarako mahaiaren bueltan izan ditugu: Cristina de la Cruz (REAS Ecosolfemeko kidea), Helena Franko (EHUko ekonomia irakasle eta Ogasun diputatu ohia), Mari Luz Esteban (EHUko gizarte antropologia irakaslea) eta Silvia Carrizo (Malen Etxeako kidea).

San Agustinen bertan bazkaldu eta atseden txiki baten ostean ekin diogu arratsaldeko ariketari. Hemen, hainbat tailer izan dira, feminismotik martxan jartzen ari garen erresistentzia eta alternatiben kantoiak deiturikoak. Kantoietan, besteak beste, proiektu hauek bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu: Etxalde, Gipuzkoa Zutik, Fracking Ez, ELA eta LAB sindikatuak, SAD Babel etxeko langileen elkartea, Sexu langileen ahalduntzerako proiektua, Bartzelonako Vaga de totes ekimena, Olatukoop, Lakari, Lastotan elkarbizitzarako kooperatiba, Errekaleorreko Errekaemeak talde feminista, Arquitecturas del cuidado ikerlana, Comunitat autofinancera de dones del Penedès emakumeen autofinantziazio sarea, Koop 57, Denbora politiken inguruko gogoeta eta Amatasunak, ekonomia eta komunitatea: egitate biologikotik politikora Iruñean antolatutako jardunaldiak.

Indarrak gurutzatu, batu, biderkatu, hedatu. Indar bat badabil hor… ez dadila alperrik izan, baliatu dezagun bizitza erdigunera ekartzeko.

ONDORIOAK

Ariketa kolektibo polit bat egin dugu sistema kapitalista neoliberal heteropatriarkalen diagnostikoaz harago gure bizitzetan gure egunerokoan nola eragiten digun konpartitzeko eta hor sortzen zaizkigun korapiloetatik, kartografiatik, aurrera begirako erronka, eztabaida eta lanak identifikatzeko. Baita ere, partekatu ditugu martxan dauden alternatiba eta erresistentziak: Amatasun eredu heteropatriarkaletatik atera nahi duten gurasoak, Denbora politikak, Gorputz anitzak (Fekooreko kideen eskutik), Auto-finantziazioa, Elikadura burujabetza, hirigintza,… baditugu mila motibo eta baditugu mila bide!

Egin dugun ariketa ausarta da, amaigabea; eta gaurkoan, aletxo bat jarri dugu Euskal Herriaren burujabetza feminista definitzeko eztabaida sozialari dagokionean.

Mundua aldatzen ari da. Kapitalismoaren berregituraketa baten aurrean gaude, esplotazioan, indarkerian eta eskubideen desjabetzean oinarritzen den ofentsiba neoliberalaren aurrean gaude. Gaurkoan ere argi ikusi dugu, ez garela ez bat ez bi ez hiru, aldaketa hau norabidetu nahi dugunak. Eta feminismotik hautu garbi bat egiten dugu aldaketa hau norabidetu eta trantsizio feminista hauspotzeko.

Honek eskatzen digu, batetik, bizitzak erdigunera ekartzeko hausnarketa kolektiboak eta proposamen zehatzak garatzen joatea, baina bestetik ezin dugu beste alde batera begiratu urgentziazko eta muturreko prekarizazio egoerak bizi ditugunean, batez ere emakumeok. Feminismotik horiei ere erantzun behar diegu kolektiboki eta norbanako gisa gure eguneroko jarrera eta erabakien neurriak hartu behar ditugu.

Bizitzak erdigunera ekartzeko erronka honetan norantza berdinean doazen proposamenak behar ditugu baina bideak, geldiuneak, erritmoak eta pausoak anitzak izango diren arren, argi dugu ibilbide hau elkarrekin egingo dugula, borroka anitzak bat eginda.

Hausnarketa kolektibo bat behar dugulako, horrelako une eta guneak sortzea beharrezkoa da: gure bizitzak egituratzen dituzten kategoriak berdefinitzeko, berrasmatzeko, adibidez bizitza, zaintza, familia, elkarbizitza…. horiek nola berrantolatuko genituzkeen adostu eta guzti horiek ahalbidetzeko beharrezko proposamenak egin eremu guztietan, espazio intimoetatik lege arauetara. Azken honi lotuta, gaurkoan atera dira hainbat ideia:

  • Zerbitzu publikoak areagotu eta duindu.
  • Zaintza lan esklabuarekin amaitu.
  • Klausula sozialak sortzea administrazioetan
  • Esparru kolektiboak ehuntzea
  • Lurraldean sustraituta dauden proposamen ekonomiak egitea
  • Gure beharrak asebetetzeko merkaturako dugun joera aldatzeko baldintzak sortzea
  • Babes sareak sendotu eta aitortzea jendartean zein instituzioetan.
  • Gure bizimoduak eraldatzeko konpromisoarekin jarraitzea.

Elkarrekin ekiteko, analisiak egiteko, gure bizitzak eraldatzeko, prekarizazio egoerei aurre egiteko, beste modu batetan harremantzeko eta elkar babesteko, alternatibak sortzeko etab…. ezinbestean behar dugu denbora, bizi denbora. Hau da, orlojuaren tiraniatik askatu eta kalitatezko denborarako baldintzak sortzea, hori ere bai baita bizitza erdigunean jartzea.

Lortuko dugu. Erronka handia da. Baina zorionez buru gogorrak ere bagara. Pixkanaka, elkarrekin, egiten duguna aitortuz, eta elkarren artean saretuta, kapitalismoaren haitza feminismotik arrakalatzen ari gara. Hamaika alternatiba eta erresistentzia eraikitzen ari gara. Borroka feminista antikapitalista dugu bidea. Gora borroka feminista!


FORO DE ECONOMÍA FEMINISTA EL 25 DE MARZO

foroa1

Nos hemos juntado, hoy en Azpeitia, para comenzar a traer la vida al centro, dado que no podiamos olvidarnos de esta cuestión en el contexto del del 15º anivarsario de Bilgune Feminista, con el objetivo de caracterizar el buen vivir de una manera colectiva y avanzar hacia la soberanía feminista, analizando diferentes claves para las alternativas y resistencias que se anteponen a esta cruzada neoliberal.

Hemos sido más de 200 personas las que nos hemos acercado sobre las diez de la mañana, hasta casi el atardecer, en el centro cultural de San Agustin, Emakumeen Txokoa y en el Gazte Leku.

Hemos comenzado día, por tanto, con una reflexión colectiva que ha cartografiado en nuestros cuerpos la tensión entre el capital y la vida. Después, hemos analizado las diferentes vías para construir otro tipo de modelos sociales y políticos. Para ello, hemos traido a la mesa a: Cristina de la Cruz (miembro de REAS Ecosolfem), Helena Franco (profesora de economía de la UPV y ex-diputada de Hacienda), Mari Luz Esteban (profesora de antropología de la UPV) y Silvia Carrizo (miembro de Malen Etxea).

Tras comer en el propio centro de San Agustin y tomar un pequeño reposo, hemos dado comienzo al ejercicio de la tarde. Para lo que hemos podido contar con diferentes talleres, organizados en los cantones de resistencias y alternativas feministas. En estos cantones hemos podido, entre otras, conocer de cerca los siguientes proyectos: Etxalde, Gipuzkoa Zutik, Fracking Ez, sindicatos ELA y LAB, organización de trabajadoras del hogar SAD Babel, proyecto para el empoderamiento de las trabajadoras sexuales, la acción Vaga de totes desde Barcelona, Olatukoop, Lakari, la cooperativa para la convivencia Lastotan, el grupo feminista Errekaemeak desde Errekaleor, el trabajo de investigación Arquitecturas del cuidado, la red para la autofinanciación de mujeres Comunitat autofinancera de dones del Penedès, Koop 57, una reflexión sobre las políticas del tiempo y las jornadas organizadas en Iruñea sobre maternidad, economía y comunidad: Del hecho biologico al hecho político.

Juntemos nuestras fuerzas, multipliquemoslas, expandamoslas. Si hay una fuerza que late… que no sea en vano, usemosla para traer la vida al centro.

CONCLUSIONES

El mero hecho de juntarnos 200 mujeres, diversas y de muy diferentes perfiles (distintas culturas, edades, situaciones…) para pensar sobre el cambio en Euskal Herria desde una perspectiva feminista ya es en sí mismo una gran apuesta que antepone la vida ante el capital.

Vivimos una transición. Es por eso que debemos indagar sobre las características que queremos fomentar de cara a asentar las bases para construir el futuro que deseamos. Además de esto, debemos responder a las situaciones mas urgentes como lo son los recortes, la situación de esclavitud que viven muchas empleadas del hogar, etc.

En este momento de cambio, no consideramos una única propuesta y tenemos en cuenta diferentes caminos y fórmulas.

Nos encontramos ante la necesidad de redefinir algunos términos que el actual sistema capitalista ha transformado o desvirtualizado. Es indispensable repensar y concretar conceptos como por ejemplo, el bienestar, la vida, la familia… para poder ponerlos en el centro.

Las teorías y los análisis feministas están bien pero además de eso, necesitamos también, herramientas para poder llevar a cabo dicho cambio. Necesitamos cambiar los modelos de consumo, ciertas normativas institucionales, dignificar los transportes públicos… y que este cambio sea pensado para todas las personas, pertenezcan al colectivo que pertenezcan.

Seguiremos trabajando juntas y en red porque direccionar este cambio está en nuestra mano. Es por ello que optamos por el feminismo anticapitalista.