EHBF 15 urte

*Encontrarás este texto en castellano, más abajo
*Vous trouverez ce texte en français ci-dessous

Borrokatu zutelako izan gara eta borrokan dihardugulako izango dira. Gure genealogia feministen aitortzatik sortu eta egin gara feminismoan.

2002. urteko apiriletik jada hamabost urte iragan dira gure aurrekariei testigua hartu eta bide berriak urratu genituenetik. Euskal Herri feminista bat eraikitzeko nahi eta anbizio politiko izugarriz ekin genion bideari. Bilgune Feministaren sorrerak, Euskal Herrirako proiektu politiko nazional berri bat osatzeko beharrari erantzun zion. Egiteko era berriak, sareak josteko era berritzaileak izan ditugu helduleku nagusi. Betiere, sistema patriarkalaren atzaparrak agerian jartzea eta berdintasun politika, diskurtso eta praktika faltsuei aurre egitea izan dira jardunbide nagusiak. Baita, emakumeon bizi baldintzak hobetzea eta pertsonen arteko harreman eredu berriak sortzea ere. Iparra argi dugu: Euskal Herria feminista, Euskal Herriaren burujabetza feminista, alegia.

15 urte horietan, 2002an definitu genuen plan estrategikoa ardatz izanda egin dugu bidea. Baina bide hori etengabeko aldaketek gurutzatu dute: Euskal Herriaren egoera sozial, politiko eta ekonomikoak; feminismoen bilakaera eta eguneraketak; patriarkatuaren formak; euskal feminismoan edo feminista gisa jarduteko moduak; bizitza ereduak; militantzia ereduak; Bilgune Feministako militantzia eta egiteko erak etab. Hortaz, etengabeko eguneraketa eta egokitzapena behar izan du Bilgune Feministaren jardunak eta zehazki, estrategia politikoaren eta jardun feministaren eguneraketak.

Horretarako, oinarri nagusi: konpromiso politikoa eta aliantzak izan ditugu. Euskal Herriaren burujabetza feminista erdiesteko anbizio politikoz jaio ginen eta egun ere apustu hori dugu. Horretarako, indar feminista artikulatzen, ehuntzen, zaintzen jarraituko dugu; finean, kolektiboki borrokatzen.

15 urte, ametsak egi bihurtzen. Feminismoak egiten gaitu herri.

Abagune hau probestu nahi dugu ospatzeko, baina, baita Euskal Herriko Bilgune Feministaren baitan ditugun erronkak mahai gaineratu eta bide horretan gure konpromisoa berresteko ere. VI. Topaketa Feministetan, Ondarroan, trantsizio feministaren oinarriak adostu genituen eta horrez gain, aurrera begira, hiru erronka nagusi identifikatu genituen: Euskal Herriaren burujabetza feministaren inguruko eztabaida soziala sustatzea; ongi bizitzearen kontzeptualizazioan eta praktikan sakontzea, pobrezia eta prekarietate neurriei aurre egiteko ekinbideak bazter utzi gabe; eta burujabetza feminista erdiesteko lidergo feminista indartsu bat ehuntzea.

Horretan dihardugu, eta 15.urteurrenaren lanketa horri lotua dago. 2017. urtean ditugun eztabaiden dibertsifikazioa egingo genuke, horren barnean Emakume Abertzaleon VII. Topaketa Feministak inflexio puntu gisa kokatzen ditugularik, bertan, boteretze feministaren gaia izango dugu ardatz nagusi. Jarraian dituzue aurreikusi ditugun ekimenak:

Libre ezin, aske gara! Espetxe martxa feminista. Otsailak 11.
Ekonomia feminista foroa. Martxoak 25
VII.Topaketa feministak. Maiatzak 6.
Erakundetze feministaren inguruko mintegia. Ekainak 3

Bide luzea egin dugu, eta aurrera begira, indartsu gaude, amaraun feminista zabaltzen doa, ilargia dugu indar-iturri eta bidelagun eta burujabetza feminista lortzeko, boteretze feminista dugu erronka.

ehbf-15urte-bf


Hemos sido, porque pelearon y serán, porque seguimos en lucha. A partir del reconocimiento de nuestra genealogía feminista nacimos y somos en el feminismo.

Desde abril del año 2002 han pasado ya 15 años desde que cogimos el testigo de nuestras predecesoras y abrimos nuevos caminos. Nos pusimos en marcha con un deseo y ambición política enormes por construir una Euskal Herria feminista. La creación del Bilgune Feminista respondió a la necesidad de formar un proyecto político nacional nuevo para Euskal Herria. Hemos tenido como característica principal nuevas formas de trabajar, formas innovadoras de tejer redes. Nuestro principal trabajo ha sido siempre poner en evidencia las garras del sistema patriarcal y hacer frente a las políticas de igualdad, discursos y prácticas falsas, tanto como mejorar la vida de las mujeres y crear nuevos modelos de relaciones entre las personas. Tenemos claro nuestro norte: una Euskal Herria feminista, o para concretar mas, la soberanía feminista de Euskal Herria.

En estos 15 años, hemos recorrido el camino teniendo en cuenta los ejes que definimos en el plan estratégico de 2002. Pero este camino lo han cruzado constantemente los cambios: la situación social, política y económica en Euskal Herria; la evolución y actualización del feminismo; las formas del patriarcado; el feminismo vasco o las formas de trabajar como feministas; los modelos de vida; los modelos de militancia; la militancia de Bilgune Feminista y las formas de trabajar, etc. Por tanto, el trabajo de Bilgune Feminista ha tenido que realizar una constante actualización y adaptación, en concreto, actualizaciones en lo referente a la estrategia política y a la actividad feminista.

Para ello una base fundamental: hemos tenido compromiso político y alianzas. Nacimos con ambición política para lograr la soberanía feminista de Euskal Herria y hoy en día también es esa nuestra apuesta. Para lograrlo, seguiremos articulando, tejiendo, cuidando, las fuerzas feministas; en definitiva, luchando de manera colectiva.

15 años, haciendo realidad los sueños. El feminismo nos hace pueblo.
Queremos aprovechar esta ocasión para celebrar, pero también para poner encima de la mesa los retos que tenemos en el seno de Euskal Herriko Bilgune Feminista y en este sentido, renovar nuestro compromiso. En los VI Encuentros Feministas, en Ondarroa, consensuamos las bases de la transición feminista y, además, de cara al futuro, identificamos tres retos principales: la conceptualización del buen vivir y profundizar en la práctica, sin dejar a un lado las iniciativas para hacer frente a las medidas de la pobreza y precariedad; y tejer un liderazgo feminista fuerte para lograr la soberanía feminista.

En ello trabajamos y está unido a la labor de este 15º aniversario. En el año 2017 trabajaríamos en la diversificación que tenemos de los debates, en el que se incluyen los VII Encuentros Feministas que tomamos como un punto de inflexión; en ellos tendremos como eje principal el tema del empoderamiento feminista. A continuación tenéis las acciones que preveemos:

LIBRE EZIN, ASKE GARA! ¡Marcha feminista a la cárcel! 11 de febrero
FORO DE ECONOMÍA FEMINISTA. 25 de marzo
VII ENCUENTROS FEMINISTAS. 6 de mayo
SEMINARIO SOBRE LA INSTITUCIONALIZACIÓN FEMINISTA. 3 de junio

Hemos hecho un largo camino y, de cara al futuro, estamos fuertes, la telaraña feminista se va ampliando, la luna es nuestra fuente de fuerza y compañera de viaje y tendremos como reto el empoderamiento feminista, para conseguir la soberanía feminista.


C’est parce qu’elles se sont battues, que nous avons été et continuerons à être dans la lutte, et elles le seront aussi. Nous sommes nées et sommes dans le féminisme par la reconnaissance de notre généalogie féministe.

Depuis Avril 2002, 15 ans se sont écoulés depuis que nous avons pris le témoin de nos prédécesseures et que nous avons ouvert de nouvelles voies. Nous avons réussi à avoir une énorme ambition et volonté politique pour construire un Euskal Herria féministe. La création de Bilgune Feminista a répondu à la nécessité de former un nouveau projet politique national pour Euskal Herria. Nous avons eu comme principales caractéristiques de nouvelles façons de travailler, des moyens innovateurs pour construire des réseaux. Notre travail principal a toujours été de mettre en évidence les griffes du système patriarcal et faire face aux fausses politiques, discours et pratiques d’égalité. On parle en effet de l’amélioration de la vie des femmes et de la création de nouveaux modèles de relations entre les gens. Notre but est donc clair : on revendique un Euskal Herria féministe, en particulier la souveraineté féministe d’Euskal Herria.

Durant ces 15 dernières années, nous avons parcouru tout un chemin en tenant compte des axes définis lors du plan stratégique de 2002. Mais ce parcours a constamment connu des changements : la situation sociale, politique et économique en Euskal Herria; l’évolution et la mise à jour du féminisme; les formes du patriarcat; le féminisme basque ou les façons de travailler en tant que féministe; les modèles de vie; les modèles de militantisme; le militantisme de Bilgune Feminista et ses méthodes de travail, etc. Par conséquent, le travail de Bilgune Feminista a dû faire une constante actualisation et adaptation, en particulier, l’actualisation concernant la stratégie politique et l’activité féministe.

Pour tout cela, le besoin d’une base fondamentale s’est imposé : nous avons eu un engagement politique et des alliances. Nous sommes nées avec l’ambition politique d’atteindre la souveraineté féministe d’Euskal Herria et aujourd’hui cela fait toujours parti de notre pari. Pour réussir ce pari, nous allons continuer à articuler, à tisser, à prendre soin des forces féministes ; c’est à dire, en se battant de manière collective.

15 ans, les rêves se font réalité. Le féminisme nous fait pays.
Nous profitons de cette occasion pour célébrer, mais aussi pour mettre sur la table les défis que nous avons au sein d’Euskal Herriko Bilgune Feminista et dans ce sens, rénover notre engagement. Lors des VIème Rencontres Féministes à Ondarroa, nous avons établi les bases de la transition féministe, et se dirigeant vers l’avenir, nous avons identifié trois principaux défis : la conceptualisation du bien-être et approfondir dans la pratique, sans laisser de côté les initiatives pour lutter contre la pauvreté et la précarité ; et tisser un groupe solide de leader féministe qui permet d’atteindre la souveraineté féministe.

On y travaille donc, et c’est lié au travail de ce 15e anniversaire. En 2017, nous allions travailler sur la diversification des débats que nous avons, dans lequel s’incluent les VIème Rencontres Féministes que nous prenons comme point de réflexion ; dans ces rencontres, nous aurons comme objectif principal le thème de l’habilitation féministe. Ensuite, vous avez les actions ci-dessous :

LIBRE EZIN, ASKE GARA! ¡Marche féministe à la prison! 11 février.
FORUM DE L´ECONOMIE FÉMINISTE 25 mars.
VII RENCONTRES FEMINISTES. 6 mai
SEMMINAIRE SUR L’INSTITUTIONALISATION FEMINISTE. 3 juin

Nous avons parcouru un long chemin et, pour l’avenir, nous sommes fortes, la toile féministe est en pleine expansion, la lune est notre source de force et notre accompagnatrice de voyage, et pour atteindre de la souveraineté féministe, notre défi est la mise au pouvoir féministe.